‘Liburu erreketa’ hitzaldia antolatuko dute Iurretan, Joseba Sarrionandia gidari

Datorren astelehenean, urriak 24, ‘Liburu erreketa’ hitzaldia antolatuko dute Iurretan. Berbaldian Joseba Sarrionandiak egingo ditu hizlari lanak, eta herri bibliotekan izango da, 18:30etik aurrera. Sarrerak (doakoa) aurretiaz hartu beharko dira, hurrengo hiru bideetatik:

  • 946 81 27 26 telefono zenbakira deituta
  • biblioteka@iurreta.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita
  • 688 86 37 36 WhatsApp zenbakira mezu bat idatzita