Santa Ageda kanturako deia astelehenerako

Santa Ageda ikastolan

Usadio zaharra jarraituz, otsailaren 4an, astelehena, Haur Hezkuntzako 2. zikloko (3, 4 eta 5 urte) eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako eta 2. mailako ikasleek arratsaldeko 16:20an frontoian abestuko dituzte Santa Ageda koplak. Ekitaldia amaitu ondoren, mesedez,  umeak ohiko lekuetan batu.

(Oharra: Ikastolan baditugu hainbat makila, baina ahal bada etxetik ekarri denontzako ez dira egongo eta.)

Santa Ageda Durangon

16:30etan, Txokolatea eta bizkotxoak banatuko dira jantokiko atean Durangoko kaleetan zehar kopla kantari jarraitzeko. Aurten ikastolako DBH 3ko ikasleak animatu zaizkigu Kurutziagako taldearen ardura hartzeko eta,  irakasleen laguntzaz, elkarrekin aterako gara kantura. Kopla eskean batutako dirua ikasbidairako erabiliko dute.

Animatu zaitezte eta parte hartu!