Ateak Zabalik jardunaldiak joan den zapatuan

Egun polita izan zen joan zen zapatuko Ateak Zabalik jardunaldiena. Egun polita ikastolara estrainekoz etorri ziren gurasoek ikastola barrutik zein kanpotik ezagutzeko. Eta egun polita guretzako, hurbiltasunez eta konfiantza giro batean gure hezkuntza proiektuaren nondik norakoak azaldu eta bertoratutakoen jakinminari erantzun ahal izateko. Jakin baitakigu norbere umea lehenengoz eskolaratzerakoan zalantza eta jakingura asko izaten dituztela gurasoek. Horregatik saiatu ginen talde txikietan anatolatzen bisita gidatuak eta lekuan lekuko azalpenak ematen.

Ikastolarentzat aitortzarik handiena zuen seme-alaben hezkuntzaren zati bat gure esku uztea da. Ardura ere bada, baina badaukagu hezkuntza proiektu bat, badauzkagu lan hori beteko duten profesional prestatuak eta, batez, ere, badugu zeregin horretarako gogoa eta bokazioa.

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi.

Matrikulaziorako informazioa hemen.