Pantailen erabilerari buruzko solasaldia eskainiko du Durangoko Udalak ekainaren 13an

Durangoko Udaleko Hezkuntza Sailak DBH eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen guraso eta familiei bideratutako hitzaldi bat antolatuko du ekainaren 13an. Solasaldia pantailen erabilerari buruzkoa izango da, eta gai horren harira, nerabezaroan izaten den pantailen erabilera, sare sozialak, bideo-jokoak, online apustuak, zuzeneko bideoen eragina eta arriskuak edota erabileren mugen garrantziari buruz egingo dute berba.

Interesatuak, gorde data:

Eguna: ekainaren 13an

Ordua: 18:00etatik-20:00etara

Lekua: Elkartegiko Areto Nagusian (beheko solairuan)

Informazio gehiago, beheko dokumentuan.