HH3: Udazkena ikastolan

“Eguzki amandrea zer daukazu berri? Udazkena da eta hostoak erori” Hiru urtekoak kalera joan eta hostoak batu ditugu. Ostean, koloreka sailkatu ditugu.  

Bizitzagatik eta lurraldeagatik borrokatu gara. Hizkuntzaren ordua da.

Diego Yatakwe. CEDICIC-en zuzendari orokorra (Centro de Educación, Capacitación e Investigación para el Desarrollo Integral de la Comunidad). Diego Yatakwe joan den asteartean, urriak 31, Kurutziaga ikastolan bisitan izan genuen Nasa herriko ordezkaritzako kidea da. Kolonbiako estatuaren barruan, Nasa herria Caucako departamenduaren iparraldean bizi da. Euren hizkuntza, Nasa Yuwe, transmititu eta errekuperatzeko asmoak ekarri du Read more about Bizitzagatik eta lurraldeagatik borrokatu gara. Hizkuntzaren ordua da.[…]

Nasa herriko ordezkariak ikastolan.

Garabide elkartearen eskutik etorri dira gurera Nasa herriko lau ordezkari. Kolonbiako Cauca departamenduan bizi da Nasa herria, kontzientzia indigena indartsua duen komunitatea. Hizkuntzaren berreskurapenean ari dira lanean eta horregatik hartu dute parte Garabidek antolatutako “Hamaika amets eta bat gehiago” ikastaro trinkoan. Diego Yatakwe CEDICICe-eko zuzendari orokorra, Saray Vxtnus, Hezkuntza Arduraduna, Leidy Pavi, Toribioko alkatea eta  Read more about Nasa herriko ordezkariak ikastolan.[…]

LH6: Arrikrutz kobazuloetara eta Arantzazura irteera

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Arrikrutzera eta Arantzazura irteera egin dute aste honetan. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, egun ederra pasatu zuten Oñati inguruan. Arrikrutzeko kobazuloaren edertasunak txunditu eta gero, Arantzazuko parajea bisitatu zuten.

Obrak

Urriaren amaierarako obrak amaituta egongo zirela uste genuen orain hilabete. Urria azkenetan dago eta bistakoa da oraindik ez direla burutu. Kanpo espazioa Edozelan ere, datarik ezin dugu eman baina kanpo espazioko lanak datozen egunetan amaituko direla espero dugu nahiz eta gero gune berdeen kudeaketa egokia egin beharko den. Izan ere, belarra orain ondo haztea ezinbestekoa Read more about Obrak[…]

Euskara Taldea: zergatik ez?

Ostegunero Hogei lagunetik gora batzen dira ostegunero Euskara Taldean. DBH3 eta DBH4ko ikasleak dira. Hamabost urtetik gora dira ikastolan urtero taldea osatzen dela. Parte-hartzea borondatezkoa da, eta euskararen erabileraren gaineko kezkak batzen ditu bertaratzen direnak. Mikel Eguren irakasleak dinamizatzen du taldea. “Txikiagoek geroz eta lehenago pasatzen dira gaztelerara”, irudipen hori dute taldeko Maddik, Unaik eta Read more about Euskara Taldea: zergatik ez?[…]

KiVa Eguna 2017

Kiva eguna ospatu dugu gaurkoan. Ekitaldi xume, koloretsu eta esanguratsua. Bertan, iaz hasitako lana eta hartutako konpromisoak berretsi ditugu. Aurten ere, ideia positiboz betetako mezuak jaso ditugu, gure lagunei esango genizkien edo haiek guri esatea gustatuko litzaizkigukeen esaldiak idatziz, horretarako prestaturiko kolore askoko txarteletan. Jantokiko kristaletan kokatu ditugu mezuok, beraz, guraso, familiako kide edo lagunok, Read more about KiVa Eguna 2017[…]