Nasa herriko ordezkariak ikastolan.

Garabide elkartearen eskutik etorri dira gurera Nasa herriko lau ordezkari. Kolonbiako Cauca departamenduan bizi da Nasa herria, kontzientzia indigena indartsua duen komunitatea. Hizkuntzaren berreskurapenean ari dira lanean eta horregatik hartu dute parte Garabidek antolatutako “Hamaika amets eta bat gehiago” ikastaro trinkoan. Diego Yatakwe CEDICICe-eko zuzendari orokorra, Saray Vxtnus, Hezkuntza Arduraduna, Leidy Pavi, Toribioko alkatea eta  Adolfo Vxtnus, Wasakkwewe’sx-etako (murgiltze eskolak) koordinatzailea izan genituen gurekin, Andoni Barreñarekin batera.

Kurutziaga ikastolan proiektua ezagutarazi eta trukean beraiena ezagutzeko aukera izan genuen. Une hunkigarriak ere bizi izan ziren Ikastolaren sorrera eta orduko bizipenak gogoratzean. DBH 4ko ikasleek arretaz jarraitu zituzten azalpenok.

Ikusentzuneko ikasleek bideo eta argazkitan dokumentatu zuten Nasatarren bisita eta berandu barik euren blogean jasoko dute bisita horrek emandakoaren berri.