Matrikulazio epea zabalik: Ondo etorri Kurutziaga Ikastolara!

Kurutziaga ikastola gurasoen kooperatiba da, herri onura izaera duena, gizarte titularitatekoa, irabazi asmorik gabekoa, herrikoia eta herriaren ekimenetik sortu dena. Kurutziaga Ikastolan haurren bizitzako hasierako etapa hazkuntza eta garapen osasuntsua sustatuko duen hezkuntza testuinguru aberats, erakargarri, seguru, sortzaile eta ekintzailetzat ulertzen dugu, familia girokoa, dinamikoa eta irekia.

Horregatik, 2023an eta 2024an jaiotako umeak urte osoan zehar matrikulatzeko aukera eskaintzen dugu, bakoitzaren beharrizanetara moldatzen garelako. 2022an edo lehenago jaiotakoek, berriz, matrikulazio kanpainaren barruko datetan matrikulatu behar dute. Hau da, otsailaren 7tik 23ra bitarte.

Zatoz Kurutziaga Ikastolara, ateak zabalik izango dituzu!