AISA ikastaroa: Euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko harrera ikastaroa

Ikastaro honen berri emateko bilera antolatu genuen pasa den astelehenean. Hainbat izan ziren bilerara etorri eta euskarara hurbiltzeko gogoa adierazi zuten familiak. Ziurrenik, beste asko ezin izan zuten etorri, beraz, bilerara etorri ez baina formakuntza honetan interesa izan dezaketen guztientzako hona hemen ikastaroari buruzko datu batzuk:
  • Izena emateko azken eguna: otsailak 14, asteazkena
  • Izena emateko deitu telefono hauetako batera: 946 030 016 edo 630 474 332
  • Ikastaroaren iraupena: 60 ordu martxotik ekainera
  • Antolaketa:  astean 2 egun, egunean 2 ordu
  • Egunak eta ordutegia: taldea osatzen denean zehaztuko da
  • Taldea osatzeko gutxienez 9 lagun behar dira

Beraz, interesa baduzu, animatu eta eman izena!