Kantu eta dantzen harian, gozamena Eguen Zurian

DBHko 1.mailako ikasleak Durangoko kaleetara atera dira gaur. Inauterien bueltan bada egun berezi bat, Eguen Zuri eguna, eta urtero DBH1eko ikasleak kalera ateratzen dira, lehengo eske kantak eta ohiturak berpiztuz. Dantzan ere aritu dira Ezkurdi plazan zein Herria tabernaren aurrean, eta Andra Mari plazan borobil handian abesten aritu dira.

Eguen Zuri honetan

hasi gara gu kantetan,

zuri zurijjek maixuarentzat

beste enparauek guretzat!