LH6: Azoka solidarioko argazkiak

Kaixo, Kurutziaga Ikastolako kideok:

Barikuan, apirilaren 7an, azoka solidarioa antolatu genuen LH6. mailako ikasle eta irakasleok. Azoka antolatzeko lan handia egin behar izan dugu azken asteetan, baina emaitza ikusita, merezi izan zuen esfortzua.

Helburua ANGELMAN SINDROMEA elkarteari laguntzeko dirua batzea izan zen. Horretarako, ikasleek ekarritako objektu kuttunak, liburuak, jolasak, pultserak, kontakizun laburrak… egon ziren salgai. 

Jasotako erantzuna izugarria izan zen eta azoka benetan arrakastatsua. Hemendik eskerrak eman gura dizkizuegu bertaratu eta ekarpena egin zenuten guztioi. Zuen eskuzabaltasunari esker 882,03€ batu genituen!

Elkarteko kideak bertan izan genituen eta beraientzat izango da batutako diru kopurua.

Eskerrak ematea, besterik ez. Benetan ederra da ikustea gure hezkuntza komunitatearen inplikazio maila.

Hemen ikusgai barikuko argazkiak.

Gozatu oporrak!

LH6