[ARGAZKI GALERIA] Korrika Txikia

Joan zen barikuan Kurutziagako ikasleek Korrika Txikian parte hartu zuten. Durangoko kaleetan ariñeketan ibili ostean, Landako Gunearen aurrean elkartu eta beraiek idatzitako mezua irakurri zuten. Ostean dantzan ere aritu ziren (bideoa ikusgai). Zoragarri pasatu zuten eguna, elkarregaz dibertitu ez ezik, euskarara ardatz duen herri batean bizi gura dutela aldarrikatu zuten.

Biba zuek!