LH3-DBH3: Ekimaker proiektua aurrera doa

Aurrera jarraitzen dugu EKIMAKER proiektuagaz.

Irailean esan genizuen moduan, DBH3ko teknologiakook LH3koen ‘ametsetako makinen’ maketak egiteko enkargua jaso genuen, hauek izan ziren 3 ideiak:

  • Kotxe hanburgesa
  • Musika hegalaria
  • Multigailua

Buru belarri gabiltza horretan; ideiak jaso eta gero arazoak aztertu genituen, diseinuari eta planifikazioari ekin genion, eta ondoren maketak eraikitzen hasi genuen.

Eta horretan gabiltzan bitartean LH3koen bisitak jaso ditugu aste honetan, beraien agindua nola betetzen ari garen ikusteko.

Gogoratu abendurako maketak bukatzeko asmoa dugula eta orduan LHkoei aurkezpena egingo diegula eta Iurretako Lanbide Heziketako institutukoak ere etorriko direla.

Agindua beraientzat izango da orduan prototipoak eraikitzeko

Hemen dituzue bisiten argazki batzuk: