Gabonetako zozketa, Dendak Bai elkartearen elkarlanagaz

Argazkia irailekoa da, herriko kontsumo arduratsuaren aldeko kanpainakoa.

Kaixo familia,

Idatzi honen bitartez jakinarazi gura dizuegu aurten ere Durangoko merkatarien elkarteagaz Gabonei begirako zozketa-ekimena errepikatuko dugula.

Ekimen honen onurak denentzat dira, bai merkatarientzat bai ikastolako hezkuntza komunitateko kideentzat.

Jakina da sariak txikiagoak izango direla, baina ugariagoak izango dira, 101 irabazle izango dituelako. Merkatarientzat, Gabonetako erosketen ohituraren baitan, kontsumoa Durangon sustatuko dugu. Beraz, herriko merkataritza ere irabazle.

Azaltzeko esan, gure “loteria” honen bitartez Kurutziaga Ikastolako hezkuntza komunitateak 20€ bideratuko dituela buruko. Biltzen den diruaren erdia zozketara bideratuko da. Horrez gainera, Dendak Bai elkarteak beste kopuru bat jarriko du.

Sariak bazkide diren establezimenduetan trukatzeko erosketa bonoak izango dira. Funtzionamendua iazko berdina izango da. Hala ere, ondorengo asteotan honen xehetasunak ematen joango gara.

Edonola ere, zozketan parte hartu gura ez bazenu, galdetegi hau betetzea eskatzen dizugu.