LH: Antzerki eta Sormen tailerretan izena emateko epea azaroaren 2ra arte luzatuko da

Kurutziaga Ikastola Eskolaz Kanpoko Ekintza bi eskaintzen ari da kurtso hasiera honetan Lehen Hezkuntzako ikasleriari zuzenduta: Alde batetik, LH1-2-3. mailakoei zuzenduta dagoen Sormen tailerra; eta beste aldetik LH4-5-6. mailakoei zuzenduta dagoen Antzerki tailerra.

Izena emateko epea azaroaren 2ra arte luzatu dugu, eta hau izango da tailer bakoitzaren ordutegia eta lekua:

  • Antzerki tailerra: astelehenero, 16:45-18:15 musika-gelan
  • Sormen tailerra: ostegunero, 16:45-17:45 Juul-gelan

Prezioa: Antzerki tailerra – 30 € hileko / Sormen tailerra – 28€ hileko

Izen-ematea Alexia plataformaren bitartez:

  • Alexia plataformara sartu ( APPak ez du aukera hori eskaintzen):    
  • Eskolaz kanpokoak: ikusi guztiak
  • Seme-alaba bat baino gehiago izatekotan, ekintzari dagokiona aukeratu.
  • Antzerkia edo Sormena klikatu
  • Eskatu

Oharra: partaideen kopurua mugatua izango da, beraz, izen-emateen kopuruak jarritako langa gaindituko balu, zozketa bidez erabakiko litzateke.

Animatu eta eman ezazu izena!