LH5: Eureka! Zientzia Museoan teknologiak ezagutzen

Astelehenean, urriak 24, LH5. mailako ikasle eta irakasleok Donostiako Eureka! Zientzia Museoan egon ginen eguna pasatzen.

Hasteko, bertako adituekin bisita gidatua izan genuen. Areto desberdinetan ikusi, esperimentatu eta ikasi ahal izan genituen elektrizitateari, anatomiari, argiari eta beste hainbat eremuri buruzko kontuak.

Ondoren, Planetariumean Ingurunea ikasgaian ikasi ditugun hainbat kontzeptu hobeto ulertu ahal izan genituen: errotazio eta translazio mugimenduak, urtaroak… Kontzeptu berriei buruz ere hitz egin ziguten eta modu bisualean ikusi ahal izan genituen azalpenekin lotutako irudiak: konstelazioak, Nazioarteko Espazio Estazioa…

Eguraldia lagun izan genuen eta museo kanpoaldean bazkaldu ondoren, gelaka sartu ginen museoak eskaintzen dituen aukeretaz modu libreago batean gozatu ahal izateko.

Datozen egunetan egingo dugun urtaroen maketarako oso baliagarriak izango zaizkigu jasotako hainbat azalpen: Lurraren ardatzaren inklinazio graduak, urtaroak zergatik sortzen diren eta egunaren eta gauaren bereizketa, besteak beste.

Esandako guztiaren erakusgarri dituzue bertan ateratako hainbat argazki.