Kurutziagako Talde Feministak, joan zen astean iragarri zuen legez, erakusketa bat antolatu du ikastolako hormetan. Soldata eta genero arrakalari jarri dio arreta, eta gazteen interesekoak izan daitezkeen gaiei leku eman: bideo jokoetan emakumeen egoera, genero arrakala unibertsitatean, hezkuntzan eta osasungintzan, eta kiroletan gizon eta emakumeen artean dagoen soldata arrakala. Ikastolako hainbat lekutara mugitzen joango dira erakusketa ahalik eta jende gehienak ikus dezan.