KTF-k komiki lehiaketa antolatu du

Argazkian: komiki lehiaketako parteideetako batzuk

Kurutziagako Talde Feministak banatu ditu komiki lehiaketa sariak. “Oso pozik” agertu dira parte hartzaileek egindako lanagaz. Denek izan dute saritxoa eta maila bakoitzean aukeratutako lan bateko egileek zinemarako sarrerak izango dituzte. Lehiaketa honen helburua da urtez urte emakumeek egindako ekarpenak bistaratzen eta zaintza lanak balioan jartzen jarraitzea. Horregatik komiki lehiaketa hau urtero antolatu gura du KTF-k.