Korrika birtuala antolatu dute Game Erauntsiak eta AEK-k

Gazteengan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, AEK-k eta Game Erauntsia Elkarteak Korrika birtuala Minecraft bideo-jokoaren bitartez aurkeztu dute. Helburua Minecraft bitartez gazteen aisialdian gure hizkuntzan gozatzea eta ondo pasatzea da. Korrikaren baloreekin bat eginez, Euskal Herri euskalduna eraikitzeko ekintza erraldoi eta pizgarria izango da.

Horrez gain, Euskal Herriko mapa ari dira eraikitzen eta martxoaren 25ean korrika egingo dute mapa horretan, hala nola mini-jokoetan jokatu eta sariak zozketatu. Informazio zehatzagoa aurkituko duzue hemen (esteka).

Korrika birtualean parte hartzeko ez da izenik eman behar. Alabaina, Korrikan lekukoa eramateko eta sariak irabazteko izena ematea beharrezkoa da (hemen). Parte hartzea erabat dohainik da. Animatu zaitezte!