Kirolak: arauen malgutasuna

Itzuli dira kirolak ikastolara, baina behin eta berriz gogoratu behar dugu guztion segurtasuna mantendu behar dugula. Hala ere, egoerak zenbait malgutasun edukitzeko aukera eskaintzen digu, eta espazioak apurka denok aprobetxatzeko bidea eman. Horretarako, Durangoko ikastetxeok hainbat neurri adostu ditugu, kirol ekintzetan egon daitezkeen arriskuei modu bateratuan erantzuteko (PDFan ikusgai).

Horrez gain, multikirolak eta entrenamentuak ere baditugu ikastolan, eta aurten aldaketak egongo dira aurreko urteagaz alderatuta. Aurten, lehen entrenamentu saioa hasi bitartean egongo da zabalik ikastola, 16:30ean ateratzen direnei denbora tartea emateko, eta tarte horretan gure instalakuntzak aprobetxatzeko. Entrenamentuak hasi behar direnean, itxiko da.

Bestalde, multikirolak hasten direnean ere, irteera ordutik eta ondorengo ordu erdi inguruko tartean zabalik egongo da ikastola. Orduan, itxiko dugu. Multikirolak bukatzean (17:45 aldera) berriz zabalduko dugu.