DBH 3, 4: Hizkuntza ikastaroak atzerrian – 2022ko uda

DBH 3 eta 4. mailetako ikasleek 2022ko udan atzerrian ingeleseko, frantseseko edo alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia argitaratu da.

Norentzat: DBH 3 eta 4. mailetan dauden ikasleak.

Baldintza: Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.

Plazak:

Plazak:

Herrialdea eta hizkuntza 1. tartea 2. tartea
1. Ingelesa Irlandan 70 20
2. Ingelesa Erresuma Batuan 88 32
3. Frantsesa Frantzian 30 20
  1. tartean sartuko dira eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketetarako laguntza eta beken deialdian beka jaso duten ikasleak.
  2.  tartean, berriz, aurreko paragrafoan zehaztutako deialdian bekarik jaso ez duten ikasleak.

 

Informazio gehiago: sartu hemen

Plaza eskaria egiteko hiru aukera daude (ikaslearen aita, ama edo legezko tutoreak egin beharrekoa):

  1. Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta.
  2. Sisteman erregistratuta (helbide elektroniko eta NANaren bidez). Inprimakia bete, inprimatu, sinatu (bai ikasle bai tutoreak) eta idazkaritzan entregatu beharko da.
  3. Ikastolako idazkaritzara etorrita.

Epea: azaroaren 15etik abenduaren 14ra (biak barne).