Juul hauteskunde literarioak Kurutziaga Ikastolan

Martxotik ibili gara Juul kanpainan murgildurik ikastolan, irakurmetroek gora eta gora egin dute hasi ginenetik eta ikasleek asko gozatu dituzte irakurri dituzten testu eta ilustrazioak. Oihana Etxegibel ipuin-kontalari gisa izan dugu gure artean eta entzundako istorio ziraragarriez gozatu dute gure txikiek.

Eta iritsi da liburu eta ilustratzaile gogokoena aukeratzeko unea! DBHko ikasleek atzo, apirilak 10, egin zuten bozka elektronikoaren bitartez. HH eta LHko ikasleek gaur bozkatu dute boto-paperaren bitartez.

LH6ko ikasleek osatu dute hauteskunde-mahaia eta prozesu guztia behar bezala gauzatu zedin beharrezkoak izan diren antolaketa lanak egin dituzte. Goiza arazo barik joan da eta dagoeneko baditugu Kurutziaga ikastolako bozketaren emaitzak.

Juul kanpaina amaitu da baina zorionez irakurtzen jarraituko dugu. Jarrai dezagun literaturaren gozamenarekin! Goza dezagun euskal literaturagaz!

EMAITZAK