[ARGAZKI GALERIA]: Azoka solidarioan 1.201 euro batu dira Atxondoko Harrera Herriarentzat

Apirilaren 12an azoka solidarioa ospatu zen Ikastolan, eta azoka arrakastatsua izan zen. Eguraldia lagun 1.201,80 euro batu ziren Atxondoko Harrera Herria elkartearentzat.

Zoriontzekoak dira Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek izan zuten jarrera eta baita bertaratu ziren pertsonek azokan salgai zeuden objektuak, pultserak eta jan-edanak erosteko izan zutena ere. LH6ko irakasle taldeak eskerrak eman dizkie azokan parte hartu zuten guztiei.