Jantokiko errezetak: urdaiazpiko-kroketak

Ikastolako jantokiko jakirik preziatuenetakoa dira urdaiazpiko-kroketak (gaur jan ditugu!). Zuon etxeetan ere izango dituzue nork bere errezetak, baina ikastolakoak zelan egiten diren jakin gura duenak, hementxe du gure txefen (Mikel, Raul eta Ima) errezeta. On egin!

URDAIAZPIKO-KROKETEN ERREZETA 6 LAGUNENTZAKO:

Osagaiak:

Esnea: 0.24 l

Gurina: 0.08 k

Ekilore olioa. 0.06 l

Irina: 0.19 k

Urdaiazpikoa: 0.06 k

Kipula: 0.02 Kk

Arrautza pasteurizatua: 0.08 l

Ogi xehetua: 0.12 k

Gatza

Lehenengo eta behin urdaizpikoa txikitu. Gero lapiko batean kipula eta olio pixka batekin bigundu. Hau ondo birrindu eta gorde.

Beste lapiko batean irina (0.17) eta gurina nahastuko dira beroarekin, eta azkeneko lapikoan esnea berotuko da.

Ondoren esnea irinarekin eta gurinarekin nahastu behar da eta irakite puntura eraman. Azken ore hau, urdaiazpikoaren orearekin elkartu behar da eta ondo irabiatu nahastuta geratu dadin. Gatzaren puntua probatuko dugu, eta zuzendu hala behar izanez gero.

Bandeja batzuetan azken orea zabaldu eta hurrengo egunerarte hozkailuan sartuko dugu.

Behin orea hoztuta daukagula, nahi dugun forma eman eta irin (0.02k), arrautza eta ogi birrinetatik pasatuko dugu.

Azkenik frijitu eta jateko prest!