LHko 3. eta 4. mailako ikasle batzuk “Pantailen atzean” antzerkia ondu dute. Gidoia prestatu, pertsonaiak banatu, materiala ekarri, kartelak egin, entseguak… dena egiteaz arduratu dira beraiek. Pantailak bere neurrian erabili behar direnaren mezua helarazi digute. Teknologiak alor askotan laguntzen digu, baina benetako bizitza horietatik kanpo dagoela gogorarazi digute gure ikasleek. Gozatu antzerkiaz beheko bideoan!