Ateak Zabalik jardunaldia eta Ekain pailazoaren ikuskizuna, zapatua hamaika kolorez busti genuen!

Urtarrilaren 27an egun osoko jarduerak izan genituen Kurutziaga Ikastolako kideek. Goizetik hasita, Ateak Zabalik jardunaldia antolatu genuen, familiek gure ikastola eta eskaintzen ditugun aukera guztiak ezagutzeko asmoz antolatua. Egun zoragarria egin zuenez, ikastolaren bazterrak, barruak eta kanpoak bere osotasunean ezagutzeko aukera paregabea izan zuten bertaratu zirenek. Gogoratu, zapatuan ezin izan bazenuen etorri eta Kurutziaga ezagutu gura baduzu, bisita egiteko aukera duzula urte osoan, denontzat baitugu atea zabalik. Horretarako, jarri harremanetan HEMEN klik eginda.

Arratsaldean, berriz, jai giro aparta izan genuen Plateruenean. Ekain pailazoak berak egin zien harrera bertaratutako familiei, eta txokolate beroagaz eta DBHko 4.mailako ikasleek ekarritako bizkotxoekin gozo-gozo egon ginen ia 400 lagunak. Ekainek ‘Slapstik’ ikuskizuna eskaini zigun, eta zirraraz bizi izan genuen arratsaldea. Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!