Kaixo familia,
Oporretatik itzuli gara, eta jantokiari dagokionean informazioa eskuratzeko berritasun bat ekarri dugu: menu digitala. Hemen duzue zelan ikusi azalpena:
1- Orri nagusian, behera eginda hainbat ikur ikusi ditugu. Bertan, hainbat atal agertuko zaizkigu, kasu honetan ezker-ezkerrekoan egingo dugu klik, JANTOKIA-n.
2- JANTOKIA atalean, MENUA-n sakatu
Behin klikatuta, ondorengo egitura ateratzen da:
Hemen, jango den menuaz gain informazio baliagarri asko eskaintzen da ikur desberdinak klikatuz lortuko duguna:
Adibidez, ezkerraldean ikonografia daukagu eta eta egun bakoitzeko menuaren ezaugarrien arabera ikono batzuk edo beste batzuk erabiliko dira bakoitzaren gainean: menu jasangarria, 0 km… Ikonografiaren gainean klikatuz gero, ikur bakoitzaren esanahia azaltzen da:
Era berean, eskumaldean beste hainbat ikur aurkitu ditzakegu eta adibidez, “Nutrizio gomendioak” ikurrean klikatuz gero gure menuak orekatzeko elikadura gomendioak aurkituko ditugu:
Hilabetero eguneratuko da dokumentua ikastolako web orrian.
Jantokiko menuen informazio guztia eskura dago gaurtik aurrera. On egin!