Emakumeak zientzian
Otsailaren 11 emakume zientzialariaren eguna izan zen, eta joan zen asteko bazkaloste batean mural bat egin zuten ikasleek jantokian jartzeko. Emakumeek zientziari egin dioten ekarpena nabarmentzeko asmoz eginiko murala osatu zuten.
Inauteriak
Inauterietan erabiltzeko photocall bat egin dute ikasleek, LHko 4. mailakoak gelara eramatea erabaki zuten, bariku goizean jolastokira jaisteko eta nahi zuenak erabiltzeko.
Zentzumenen dastaketa
Zentzumenen dastaketa hau, zapore nagusiak lantzeko aprobetxatu zuten. Begiak estali eta elikagaia ukituz, usainduz edo probatuz, elikagaiaren izena asmatu behar zuten eta zapore mota batean sailkatu: Mingotsa, garratza, gazia, umamia eta gozoa.
Elikagai bat jaten dugunean, ez dugu bere zaporea bakarrik antzematen, baizik eta hainbat sentsazioren batura da antzematen duguna. Elikagaiak usaindu, entzun, ikusi, ikutu eta dastatu egiten ditugu. Zer gertatuko litzateke, zentzumen bakarra erabili ahalko bagenu? Sukaldaritzan oso garrantzitsua da zentzumen guztiak erne izan eta ondo erabiltzen jakitea, eta hauek entrenatu egiten dira.