Jantokia: Fruta, barazki eta buztinekin jolasean

Buztina sormena eta adierazpena lantzeko modu bat izan daiteke, tartetxo bat entretenituta egoteko balio duen bezala. Buztina eman diegu ikasleei, eta bakoitzak gura izan duena egiteko aukera izan du. Batzuek haien piezekin baso bat egitea erabaki dute, lankidetza eta talde lana sustatuz.

Bestalde, frutak eta barazkiak marraztuz, aurpegiak osatu ditugu. Jarduera honen asmoa elikadura osasuntsuak sustatzea eta sormena estimulatzea izan da. Material berdina eskainita, denek aurpegi desberdinak egin dituzte.