Errigoraren auzolan eguna, domekan: Eta zuk, eskatu duzu zure otzara?

Badator Errigoraren auzolan eguna! Lehenik eta behin ESKERRIK ASKO Kurutziagan antolatuko dugun auzolanean parte hartzeko izena eman duzuenoi. Domeka honetan, urriaren 29an, goizeko 09:30etan Kurutziagan batuko dira 100 lagun inguru 2.500 saski inguru elkarregaz osatzeko. Domekako auzolanean izena eman gura baduzu egin klik “izena eman”-en. Asteburuan ikusiko dugu elkar!

IZENA EMAN

Bestalde, gogorarazi behar dugu oraindik garaiz zaudetela zuen otzarak eskatzeko! Aurten otzara mota bakarra osatuko da, 50€-ko balioa duen saski eder bat, 9 produktu desberdinekin. Azaroaren 9ra arte izango duzue otzara eskatzeko denbora.

ESKATU ZURE OTZARA