Jantokia (errezeta): makarroiak bolognesa begetalarekin

MAKARROIAK BOLOGNESA BEGETALAREKIN (6 PERTSONA)

Makarroiak: 420 gramo
Tomate naturala: 500 gramo
Legunbreta birrindua: 30 gramo
Tipula: 350 gramo
Azukrea
Gatza
Olioa

Lehenengo eta behin, lapiko batean tomatea irakiten jarriko dugu. Aldi berean, beste zartagin batean tipula bigunduko dugu oliotan.

Behin tipula prest daukagula, legunbreta gehituko diogu eta nahastu egingo ditugu. Ondoren, irakiten dagoen tomatea tipula eta legunbretarekin nahastuko dugu. Hemen gatz eta azukre pixka bat gehituko dugu azidotasuna zuzentzeko. Guztia irabiatuko dugu.

Bestalde lapiko handi batean ura irakiten jarriko dugu eta, behin irakin duenean, gatza eta olio txorrotada bat gehituko diogu. Bertara makarroiak bota eta 8 minutuz itxarongo dugu egosi arte.

Makarroiak saltsarekin elkartu eta listo.

Oh: legunbreta babarrun eta sojaz egindako proteina begetala da, testurizatutako soja bezala, haragi txikitu moduan erabil daitekeena.