Hezkidetza Taldea: LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Kaixo, familia:

Aste honetan, maiatzaren 17an,  LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dela eta, gure geletan gai honen inguruko lanketa egiten ibili gara azken asteetan. HHrako, LHrako eta DBHrako proposamen zehatzak egin dira, adinaren arabera egokituta.

Egoerak hala eskatzen zuelako, aurten ezin izan zarete familia guztiak egindako lanak ikustera hurbildu. Harmailetan LHkoek ostadarraren kolorez margotutako zuhaitza eta hodeiak sortu dituzte eta DBHkoek mural bat margotu dute.

Egindako lanen azken emaitzen irudiak gaurko buletinean dituzue ikusgai.

Eskerrik asko guztioi egoera ulertzeagatik.

Hezkidetza Taldea