ELIKABIZIA eskolako erakusketa ibiltari bat da, helburutzat daukana 8 eta 12 urte bitarteko ikasleen artean ELIKADURA OSASUNGARRIA, IRAUNKORRA ETA SOLIDARIOA sustatzea, eta ikasle horiei etxean zein eskolako jantokian berez daukaten erantzukizuna eta konpromisoa eskatzea. Proiektuaren edukiak bat datoz NBEk onartutako Agenda 2030en Garapen Iraunkorreko Helburuekin, guztion ekarpena sustatzeko besteak beste honako hauetan: gosearen aurkako borrokan, norberaren osasunaren zaintzan, ingurumenaren babesean eta kontsumo arduratsuan.
LH4: klase orduetan saio bat gela bakoitzeko (ostegun eta ostiral)
LH3: klase orduetan saio bat gela bakoitzeko (ostiral eta astelehen)
LH2: jantokikoentzako ordu erdiko saioak gelaka (astelehen, astearte eta asteazken)
LH1: jantokikoentzako 20 minutuko saioak (asteazkenena)
Gotzone Duñabeitia Zuzendaritza Pedagogikoa – Kurutziaga Ikastola
“Nik uste dut horrelako ekimenek, hezkuntza ez formalean kokatuta egon arren, hezkuntza formala guztiz aberatsen dutela. Hau da, elikaduraren gaia eta jantoki kolektibo baten esperientzia, bai elkarbizitzatik, bai ohituretatik zein osasun arlotik geletan lantzen ditugu, nahiz eta ez nahi eta behar beste. Horregatik, proposamen hauek gela barruan puntualki aipatzen eta lantzen diren gauzak aberasten dituzte, eta oraindik hobeto kokatuta, jantoki esparru horren barruan kokatuta daudelako.”