Jantokia: “Elikabizia” erakusketa

Elikabizia eskola erakusketa ibiltaria da,  elikadura osasungarri, jasangarri eta solidarioa sustatzea duena helburutzat . Horretarako ikasleen erantzukizuna eta konpromisoa eskatzen da  bai eskolan zein etxean.

Jangela orduan barik eskola orduetan eskainiko diren saioak izango dira, jangelan geratzen ez diren ikasleek ere proiektuaz goza dezaten. Ausolan eta Ortzadar asialdi elkartearen eskutik emandako ordubeteko saioak izango dira. Kurutziagako kasuan LH 3 eta LH 4ko ikasleentzat, martxoaren 11tik 15 era bitartean. Hala ere, erakusketa ikastolan geratuko da martxoaren 24 arte, beraz, gainontzeko mailetako ikasleek ere aprobetxatu dezaketen erakusketa izango da, bai eskola orduetan irakasleekin, zein jantoki orduan bertako langileekin.