Brotxetak
LHko ikasleekin batera, oraingoan fruta broxetak egitera gonbidatu ditugu 5 urteko gelakoak. Izan ditugun frutak, hauek: sagarrak, makatzak, mandarinak, platanoak, kakiak, meloiak eta mahats beltzak.
Plater osasuntsuak
Gure osasuna bermatzeko elikadura osasungarri bat mantentzea ezinbestekoa da. Hau aurrera eramateko garrantzitsua da elikadura horrek zertan datzan ulertzea, eta egunerokotasunean zelan burutu jakitea. Honen eredu adierazgarri bat “plater osasuntsua” da. Plater honetan, gure elikadurak osasungarria izateko, egunean zehar izan beharko lituzkeen elikagai talde ezberdinen konposizioa adierazten da.