“Aktiba zaitez!” kanpainaren hirugarren erronka izan zuten gure ikastolako gazteek bazkalorduko abiapuntu. Ager Solabarrieta izan zen aurreko asteko kirolaria. Tiro egokituan aritzen da, eta hainbat domina eta nazioarteko txapelketa irabazitakoa da. Bere modalitatearen funtzionamenduak eta teknizismoak erakutsi dizkigu. Gure gazteek ikusmen urritasuna landu dute, kanpo espazioa erabiltzeko eguraldia lagun.