Ikastola itxita dago baina lanean ari gara

Familia agurgarriok:

Agintari eskudunen erabakiaz, Euskadiko ikastetxe guztietan eskola jarduera presentziala aldi baterako eten da. Horregatik, ikasleak ezingo dira ikastolara etorri. 

Dena den, ez da ulertu behar jarduera presentziala eteteak ikas-jarduerarik ez egotea dakarrenik.

Berez, autoritateek egoerak hamabost egunez irautea aurreikusten dute. Hori dela-eta, eguna pasa ahala ikasleen beharretara egokitzen eta erantzuten joango gara. Hortaz, familia eta ikasleekin komunikatzeko, jarraipena egiteko eta feedbackerako erabiliko dituzten kanalak azalduko dizkizuegu. Puntu honetan pazientzia eskatzen dizuegu, zuzendaritza lanean ari da.

Idazkaritzako antolaketari begira, telefono ordutegia 9:00-13:30 bitartekoa izango den arren, komunikazioa e-posta bidez egitea eskatzen dizuegu, eta beharrezkoa den kontuetarako izatea komunikazio eskaria ere.

Aldaketak egon ahala, hartutako erabakien berri ematen joango gara, bai ohar orokorren bitartez edota arduradun akademikoen bitartez.

Aldez aurretik, zuen laguntza, ulergarritasun eta kolaborazioa eskertzen dizkizuegu.

Jaso ezazue gure agurrik beroena.