eLiburutegia zelan erabili

Coronavirusaren krisiari aurre egiteko neurri bezala Biblioteka zerbitzua fisikoki itxita dago abisu berria jaso arte, baina datozen egunak samurragoak izan daitezan eLiburutegia baliabide digitala erabil dezakezue egun hauek eramangarriagoak izan daitezan.

eLiburutegian liburu elektronikoak eta filmak dauzkazu eskuragai zure gailuan irakurri eta ikusi ahal izateko.

NORK ERABILI DEZAKE? Euskadiko Liburutegi Sarearen parte den biblioteka baten bazkide den edonork.

EZ BALDIN BAZARA BAZKIDE  Bete inprimakia eta bidali biblioteka@iurreta.eus helbidera. Ez baldin bagaituzu aurkitzen hurrengo helbidean erantzungo dizute: liburutegi-zerbitzua@euskadi. eus .

NOLA ERABIL DEZAKET? Zure bazkide karnetean agertzen den erabiltzaile zenbakia eta pasahitza jarriz (pasahitza ez baldin badakizu berreskuratzeko aukera ematen dizu bibliotekari erraztu diozun emailaren bitartez). Arazoren bat baldin baduzu jar zaitez Bibliotekarekin harremanetan.

IDENTIFIKAZIOA

Pasahitzarekin arazoak baldin badituzu bibliotekari erraztu diozun emailetik berreskuratzeko aukera dago http://www.eliburutegia. euskadi.eus/login?locale=eu helbidean.

NOLA EGIN LIBURU ELEKTRONIKOEN DESKARGA?

NOLA IKUS DITZAKET FILMAK?

NOLA IKUSI eLIBURUTEGIKO PELIKULAK TELEBISTAN http://www.liburutegiak.euskadi.eus/topaleku/eu/albistea/2019/nola-ikusi-eliburutegiaren-online-filmak-telebistan/