Chromebook-en mantenurako zenbait gomendio

Unai Mendez ikastolako IKT teknikaria da. Bera arduratzen da gailu elektroniko guztiak martxan egoteaz. Horretaz gain ikasle baten Chromebook-a apurtzen bada, bera izaten da gailua hartu, gainbegiratu, eta konpontzeaz arduratzen dena eta ezinezkoa denean, hornitzaileekin harremanetan jartzen dena.

Egungo egoera ikusita, gauluek arazorik izanez gero konponketa geldotu daitekeela aurreikusiz, gomendio batzuk luzatu dizkigu Unaik etxeko dispositiboak ondo zaintzeko.

Garrantzi handia emango diogu gailuen bateriak ondo zaintzeari.

 Komeni da bateriak guztiz ez hustutzen lagatzea. Gehienez %20 arte utzi deskargatzen.
 Bateria karga baxua denean, %20tik behera, gailua entxufatu.
 Bateria guztiz hustutzen bada eta ordenagailua ez bada pizten, entxufatu kargadora eta utzi ordu bat, gutxienez, kargatzen. Ez egin lanik, eta denbora batera pizten saiatu.

Esan beharrik ez dudenak: gailuak ondo zaindu eta leku egokian utzi (berotik aparte beti).

Azkenik, bideo txiki bat sortu dugu Meet bidezko komunikazioan mikrofonoaz arazorik izanez gero lagungarri gerta dakizuelakoan.