Ikaskolik 20 urte bete ditu saskiak banatzen: Eskuratu zurea!

Xiberoko ikastolek Ikaskoli saskien salmenta martxan jarri du! 2003tik, Xiberoko Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, eguberriz, tokiko ekoizle txikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta bat antolatzen dute. Iaz, denon laguntzari esker, 2200 saski saldu zituzten.

Ekimenaren helburuak:

  • Xiberoko Ikastolak laguntzea
  • Xiberoko ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Xiberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Xiberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu. Horregatik, azaroaren 26ra bitarte, zure saskia eskuratzeko aukera izango duzu!

ESKATU SASKIA HEMEN

Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz!