Ikaskoli: Eguberriko saskiak, Xiberoko ikastolen alde

2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuta dauden bi ikastolek (Aloze Basaburuan, eta Eperra Pettarrean) tokiko mozkinekin saskiak salgai jartzen dituzte Gabonetarako. Aurten ere, ikastolek saski ederrak osatu dituzte. Hiru saski mota izango dituzte salgai : Ahuzki, Irati eta Orhi. Saskiak (gazta, ahate gibela, eztia, axoa —txahalki xehatua bere saltsan—, saltxitxoia, patea, pastelak, erreximenta) bi ikastoletan dauden hainbat ekoizleri esker osatuak dira.

Azaroaren lehenetik 28ra bitartean egin daitezke eskariak. Saskiak www.ikaskoli.eus webgunean erosi daitezke eta jasotzeko guneak webgunean bertan hautatu beharko dira. Kurutziaga ikastola bera da jasotzeko puntuetako bat.