“Izena dekona bada” haurrentzako ipuin-kontaketa Oihana Etxegibelen eskutik, ostiralean Iurretan

Urriaren 29an, ostiralean, Oihana Etxegibelek ikuskizun bi eskainiko ditu Iurretako Ibarretexe Kultur Etxean. Izena dekona bada ipuin kontaketa eskainiko du haurrentzako. Kontaketa bera, bi emanalditan zatituko du: 17:00etan 3-5 urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia eskainiko du; 17:45etan, berriz, 6 urtetik gorakoentzat.

Gonbidapena aurretik eskatu beharra dago, kultur etxean bertan. Pertsona bakoitzak gehienez lau gonbidapen jaso ahal izango ditu.