IbilaldiaSOS: arropa salmenta Azkue ikastolari laguntzeko

Urtebete aritu gara ilusioz. Haur, gazte eta heldu; langile eta guraso; ikasle ohi eta irakasle jubilatu, Lekeitioko Ikastolaren komunitate osoa elkar hartuta. Baina maiatzaren 19ko eguraldi txarrak Ibilaldia zapuztu zigun. Urtebeteko lanaren azken emaitza ez zen behar zuena izan, inondik ere espero genuena.
Horregatik gatoz zure laguntza eskatzera, eguraldiak eragindako galera ekonomikoari elkartasunez aurre egiteko. Denon artean haratzago joan gaitezen. Hori dela eta, Ibilaldi egunean saldu asmo genuen materiala jarri dugu salgai denda.lekeitiokoikastola.eus/ webgunean.
Materiala ekainaren 7ra bitartean egongo da salgai. Ordutik aurrera, datorren ikasturtean Ibilaldia antolatuko duen Txintxirri Ikastolak hartuko du beraien materiala saltzeko ardura. Eskerrik asko beraz, Elorrioko Ikastolari ere, azken txanpa hau luzatzeko aukera eskaintzeagatik.

Zuen lagunartean deia whatsappez zabaltzen laguntzea eskertuko genizueke. Hona bideoa.