DBH2: HiruBixotz antzezlanaren balorazioa eta argazkiak

Esperientzia ahaztezina!

Lan neketsua izan den arren, lortu dugu gure antzezlana plazaratzea. Sei emanaldi eskaini ditugu guztira. Ikastolako guraso, irakasle zein ikasleak ez ezik, herriko eta herritik kanpoko beste ikastetxe batzuetako ikusentzuleak ere izan ditugu. Hurbildu zaizkigunek jakinarazi digutenez, izugarri gozatu dute emanaldiaz. Kurutziaga Ikastolako Antzerki Taldeko kide guztiontzat bestalde, oso aberasgarria izan da prozesua: esperientzia gogorra bezain hunkigarria. Ahaztezina!

(hemen emanaldiko aragazkiekin eginiko bideo laburra (argazkiak: Goiuri Aldekoa-Otalora). Argazki guztiak ikusi gura badituzue, ARGAZKI BILDUMAn dituzue ikusgai).