Ibaizabal Ikastolako ikasleak irabazle “Precious plastic Durangaldea” lehiaketan

Bigarren ebaluazioan zehar batxilergoko Teknologiako bigarren mailako ikasleak Precious Plastic Durangaldea programan parte hartu dute. Programak, Durangaldeko gazteen artean jasangarritasuna eta birziklapenaren inguruko kontzientzia sortzea du helburu, ekintzailetza eta teknologia berrien erabilera sustatu eta zeharkako konpetentziak landuz.

Ibaizabal ikastolako 4 taldek aurkeztu dituzte beraien proiektuak. Lau talde hauetako bat izan da, hain zuzen ere, Ermuako beste talde batekin batera lehiaketako garaile. Nahia Agirrek, Unai Ugaldek, Ekain Jaiok eta Jasone Juaristik osatzen dute taldea, eta beraiek diseinaturiko objektuak TableOne du izena. Beraien proposamena ikastolan kili-kolo dauden mahaiak orekatzeko objektu bat da, eta diruzko saria jasoko dute irabazleek proposamen hau gauzatzearren.

Albiste osoa Ibaizabal ikastolaren gunean.

https://ibaizabalikastola.eus/eu/node/785