Hondakin organikoa biltzen konposta egiteko

Durangoko ikastetxeok, tartean Kurutziaga Ikastola,  jantokietan sortzen dugun hondakin organikoa biltzeko proposamena luzatu genion udalari. Honek gaiari heldu eta bilketa zerbitzu berria abiarazi du.  Esperientzia pilotoa izango da. Tokiko nekazari batek Durangoko ikastetxeetako zazpi jantokietan sortutako hondakin organikoak batuko ditu konposta egiteko.