HHko eraikinaren zaharberritzea Arkitektoen Elkargoko saria jasotzeko hautagaien artean

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak hiru urtean behin antolatzen ditu Arkitektura sariak. Bost ataletan banatzen dira sariok eta horietako bat eraikinen birgaitze eta zaharberritzeari dagokiona da. Bada, aurkeztutako lanen artean lau proiektu aukeratu dituzte euren artetik irabazle bat izendatzeko. Lau horietako bat Kurutziaga Ikastolako haur hezkuntzako eraikinaren proiektua da, ELE arkitekturak Jesus Landiarekin batera egindakoa.

Astelehen honetan epaimahaikideak lana bertotik-bertora ikusten izan dira gurean. Bizpahiru asteren buruan jakingo da ebazpena.