LH6: gosari osasuntsua

Ikastolen elkarteak eta Kaikuk babestutako proiektu hezitzailea burutu dute LH 6. mailako ikasleek. Saio honetan, ikasleek modu egoki eta orekatuan gosaltzeak duen garrantziari buruzko hitzaldi bat jaso dute Andrea LArrea eta Nahia Zeziaga dietisten eskutik. Hitzaldiaren ondoren, Kaiku produktuekin prestaturiko gosari osasuntsu, orekatu, goxo eta eder bat jan dute jantokian.