Hitzez eta Ahotsez ekimenak edizio berri bat antolatuko du ekainaren 10ean

Hitzez eta Ahotsez ekimena abian da aurten ere. Ekainaren 10ean Benita Uribarrena parkean egingo dira irakurketak, eta aurtengo gaia ‘Ametsak’ izango da. Ekitaldia heldu baino lehen, ordea hainbat ekitaldi antolatuko dituzte.

Maiatzaren 13an, barikuan, Leire Bilbaok poesia emanaldia eskainiko du Bizenta Mogel Bibliotekan, 19:00etan. Horrez gain, hilaren 28an, zapatuan, Joseba Sarrionandia idazle iurretarrak berbaldia eskainiko du Arte eta Historia Museoan, 12:00etan.