Kooperatiben Legearen zirriborroa, eskuragarri Alexian

2019ko otsailean kooperatiben lege berri bat martxan jarriko zela iragarri zuten instituzioetatik. Badira pare bat urte Kurutziaga Ikastolako Zaintza Batzordea osatzen duten gurasoak lanean aritu direla Ikastolako Estatutuak fintzen eta komunitate osoak ulertzeko moduko testua garatzen.

Lanaren helburua Estatutuak ahalik eta ulergarrien adieraztea da, bizitza errazteko balio dezakeena eta guraso guztientzat ukigarria, ulerterraza izatea.

Estatutuen berrikusketa osoa egon denez, beharrezkoa da bazkideak jakitun uztea aurretiaz, izan ere, Batzar Nagusian ezin dira eztabaidatu aldatuko ditugun puntu guztiak.

Horretarako Estatutu berrien inguruko informazio eta komunikazio prozesua zabalduko dugu maiatzean ekimen hauekin:

  • Maiatzaren 11n, asteazkena, 18:30ean hasita guraso guztiei zuzendutako mahaingurua izango da bazkideei begira, gai hauetan aditua de abokatu bategaz.
  • Estatutuen zirriborroa eskuragarri dago Alexian.
  • Dokumentua behin behinekoa da. Hau da, azken momentuko aldaketak eduki ditzake (ekarpen berriengatik, zuzenketa berriengatik edota abokatuek horrela aholaktu digutelako).

Idatzi honegaz familiei bileran parte hartzeko deia luzatzen dizuegu zuen kezkak argitu eta ekarpenak egiteko.

Bertan ikusiko garelakoan, jaso gure agurra.

Artezkaritza Batzordea