Kitto aurtengoa, seigarrenagaz amaitu dugu ginkana, eta badugu irabazlea!
Azken galderaren erantzuna:
Sosiolinguistika clusterrak eginiko azken neurketaren arabera bizkaitarren %9,4k erabiltzen dute euskara kalean, horren arabera 29.900 inguru Durangarretatik 2800 izango lirateke, erantzuna beraz 2800 bueltan zen.
Sei asteetan egin dugunaz:
- Korrikaren itzalean hasi ginen Karmele Jaioren Amaren Eskuak eleberriagaz
- Kurutziagara bueltatu ginen Erika eta Estitxuren Mren laguntzagaz
- Nafarroan murgilduz, Rotten XIII taldeari esker Noaindik Larragara salto egin eta Maravillas Lamberto gogoratu genuen
- Katxin eta Txikito zestalari handien jaioterriak Bizkaiko udalerri euskaldunenetarikoak direla ikasi dugu
- Dantzatzen duen herria ez dela inoiz hilko gogoratu dugu, eta Zuberoako Pettarrako gazteek plazaratutako maskaradak ere ezagutu ditugu.
- Eta zenbait durangarrok erabiltzen dugun euskara arakatzen bukatu dugu.
IRABAZLEA
Badugu irabazlea…
June Bilbao dugu irabazlea, berak lortu baitu puntuazio altuena.
Erantzun guztiak, zuzen, lehen egunean eman ditu!
Zorionak!
Eta eskerrik asko parte hartu duzuen lagun guztioi! Datorren urtean gehiago eta hobeto!